ARRANO ELKARTEKO TALDEKAKO II. XAKE TXAPELKETA.

(2013ko irailaren 21ean).

 

(ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2013ko ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA).

 

 

 

            Larunbat goizean jokatu zen, Iruñean, Arrano Elkartean. 6 talde aritu ziren, 5 minutuko partidetan, bi itzulio Liga batean.

 

Deskoordinazioa izan zen eguneko ezaugarri nagusia. Xakelari aktiboak ez dira hainbeste Nafarroan eta, hala ere, gaitasuna dago ekitaldiak pilatzeko.

 

            San Fermin Txikito torneoa jokatu zen egun berean, metro batzutara, Runak antolatuta. El Corte Ingles Eskola adineko Xake Torneoa ere goiz berean jokatu zen. Monitoreak prestatzeko ikastaroa hasi zuen Nafarroako Xake Federazioak goiz berean.

 

            Arrotxapean ere egitekoa zen 14 urtez azpiko xake torneo bat, baina garaiz ibili ziren 28ra atzeratzeko.

 

         PARTE HARTZAILEAK.

 

            Mikel Gurea A: Luis David Jimenez Almeida, Aritz Mancha Otano, Pedro Forjan Jimenez eta Iker Irañeta Unzue.

 

            Orvina: Iñaki Rebole Arbea, Gonzalo Mombiela Martinez, Javier Sevilla Subiza eta Mikel Otsoa Aldaz.

 

            Oberena: Javier Yaben Muñoz, Mariano De Pablos Fernandez, Maria Goñi Osacar eta Javier Lasa Garcia.

 

            Gazte Berriak: Iñaki Esparza Martinez, Jesus Maria Oyaga Valencia, Asier Alfaro Piñero eta Rafael Ruiz Escobar.

 

            Mikel Gurea B: Aitor Martinez Ayesa, Aritz Idiazabal Troyas, Sergio Anguas Fanlo, Mikel Razkin Fraile eta Imanol Solano Martinez.

 

            Arrano Elkartea: Iñaki Arrizibita Legarre, Joseba Otano Villanueva, Unai Vigor Iriarte, Xabier Abaurrea San Juan eta Aitor Flores Reparaz.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 31 puntu.

2)      Orvina (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 28 puntu.

3)      Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 23’5 puntu.

4)      Gazte Berriak (Antsoain, Nafarroa, Euskal Herria) – 16’5 puntu.

5)      Mikel Gurea B (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 16 puntu.

6)      Arrano Elkartea (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 5 puntu.

 

         EUSKAL ZIRKUITURAKO PUNTUAK.

 

1)      Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 12 puntu.

2)      Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 10 puntu.

3)      Arrano Elkartea (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 8 puntu.

 

EUSKAL ZIRKUITUKO SAILKAPEN NAGUSIA (25 TORNEO JOKATUTA).

 

1)      Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) – 104 puntu (13 torneo).

2)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 87 puntu (9 torneo).

3)      Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria) – 84 puntu (13 torneo).

4)      Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria) – 66 puntu (12 torneo).

5)      Portugalete (Bizkaia, Euskal Herria) – 63 puntu (11 torneo).

6)      Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria) – 59 puntu (10 torneo).

7)      Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 55 puntu (10 torneo).

8)      Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia) – 48 puntu (4 torneo).

9)      Altzaga (Leioa, Bizkaia, Euskal Herria) – 47 puntu (5 torneo).

10)  Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 46 puntu (4 torneo).

11)  Castro Urdiales – 43 puntu (7 torneo).

12)  Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 40 puntu (4 torneo).

13)  Eibar (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 34 puntu (6 torneo).

14)  Bergara (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 30 puntu (7 torneo).

15)  Grupo Covadonga (Gijon, Asturias) – 29 puntu (3 torneo).

16)  Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 29 puntu (5 torneo).

17)  Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia, Euskal Herria) – 29 puntu (5 torneo).

18)  SAL (Sociedad Ajedrecística Logroñesa) (Logroño, Espainia) – 28 puntu (3 torneo).

19)  Arrano Elkartea (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 23 puntu (3 torneo).

20)  Arrasate/Arlutz (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 22 puntu (2 torneo).

21)  Tolosa (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 21 puntu (4 torneo).

22)  Larrasoloeta (Durango, Bizkaia, Euskal Herria) – 20 puntu (6 torneo).

23)  Alfil (Beasain, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 18 puntu (4 torneo).

24)  Liebana (Potes, Kantabria, Espainia) – 13 puntu (2 torneo).

25)  Getxo (Bizkaia, Euskal Herria) – 12 puntu (2 torneo).

26)  San Viator (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 11 puntu (2 torneo).

27)  Beraun Bera (Errenteria, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 10 puntu (torneo bat).

28)  Paz de Ziganda (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 8 puntu (torneo bat).

29)  Calasanz (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 7 puntu (torneo bat).

30)  Ermua (Bizkaia, Euskal Herria) – 7 puntu (torneo bat).

31)  Azkoitia (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 7 puntu (2 torneo).

32)  Zarautz (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 7 puntu (2 torneo).

33)  Elgoibar (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 7 puntu (3 torneo).

34)  Deba (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 4 puntu (torneo bat).

35)  Gallarta (Abanto Bizkaia, Bizkaia, Euskal Herria) – 3 puntu (torneo bat).

36)  Arambizkarra (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 2 puntu (torneo bat).

37)  Azpeitia (Gipuzkoa, Euskal Herria) – Puntu bat (torneo bat).

38)  Laudio (Araba, Euskal Herria) – Puntu bat (torneo bat).

 

         LUIS DAVID JIMENEZ ALMEIDA, MIKEL GUREAREN ALDE.

 

            Bigarren urtea torneoarentzat eta bigarren urtea Nafarroatik kanpoko talderik erakarri gabe. Nafarroako taldeen kopurua, bederen, mantendu zuen: 6.

 

            Mikel Gureak hartu zion lekukoa palmaresean Orvinari. Arrazoi nagusia izan zen hurrengo urtean fitxaketarik sonatuena izanen omen dena: Luis David Jimenez Almeida Mikel Gurea taldean aritu zen.

 

            Mikel Ortega, Pablo Urriza eta taldeko guardia zaharra faltan zituen Orvina, baina, hala ere, Luis David Jimenez Almeida bere orain arteko taldean aritu izan balitz ziur aski nahiko izanen zen sailkapena erraz iraultzeko. Garaiak aldatzen dira, ordea.

 

            Beste batzutan, garaiak aldatu ordez, berpiztu egiten dira. Hainbat urteren ondoren Mariano De Pablos bizitzera Iruñera itzuli da eta bere lehengo taldean egokitu da. Oberenak, noski, horri etekina atera zion. Maria Goñi ere xakera itzuli zen torneo honetan. Inoiz ez du erabat utzi baina amatasun kontuek mugatuta daukate.

 

            Gazte Berriak-ek ez zuen taldea osatzerik lortu, baina Rafael Ruiz Escobar eta Asier Alfaroren laguntzarekin, borrokatzeko moduan egon zen.

 

            Torneoaren maila urte batetik bestera zertxobait apaldu bazen ere, torneo indartsua izan zen. Mikel Gurea B-k bigarren postua lortzeari begira ekin zion eta, azkenean, azken aurrekoa izan zen.

 

            Are zailagoa izan zuen Arrano Elkarteak. Bost puntu lortuta, duintasuna, bederen, mantendu zuen.

 

            Euskal Zirkuituko Sailkapen Nagusian Mikel Gurea bigarren jarri da eta dagoeneko mehatxua bihurtu da Abadiñorentzat. Ea hori akuilua bihurtzen den Abadiñok Nafarroako torneoak ez alboratzeko!

 

         TORNEO HONETAKO HISTORIA.

 

            2012an, I. edizioan: Orvina (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2013an, II. edizioan: Mikel Gurea A (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Orvina (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Oberena (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

         PALMARESA.

 

1)    Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – Titulu bat.

2)    Orvina (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – Titulu bat.

 

            2013-09-21.

 

                Iturria: Arrano Elkartea Xake Taldea.